arrow_back

Saint-Pée-sur-Nivelle — Otro

Senpere eta inguruetako kantu zaharrak - Omenaldi eguna

event 26/4/2026
schedule 10:30 - 17:00

Senpereko Oxtikenekoak elkarteak Senperealdeko kantutegi tradizionala gorde nahian, tokian tokiko kantuen bilketa lan bat abiatu zuen 1999an. Karia hortara, 1999 eta 2009 artean batez ere, zonbait kantu bazkari antolatu zituen non ere Senpereko eta inguruetako herrietako kantariak biltzen baitziren.

Orduan egin ziren kantuen grabaketak eta hartu ziren argazkiak agerian emanen dituzte Lapurdi 1609 eta Oxtikenekoak elkarteek, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, ekitaldi/erakusketa berezi bat antolatuz.

Egitaraua

  • Omenaldia utzi gaituzten kantariei
  • Argazki erakusketa
  • 2000. urtean grabatu zen kantu bazkariaren bideoaren aurkezpena
  • Grabatu ziren kantu batzuen aurkezpena

launch Página web

map Abrir mapa

Senpere eta inguruetako kantu zaharrak - Omenaldi eguna
fullscreen clear